Elkarretaratze deialdia
Bakearen artisauek, Euskal Herriko gizarte zibil osoak, hainbat alderdietako eragileek (EH Bai, Berdeak, PS, UDI, LR, EAJ), sindikatuek, ipar eta hego Euskal Herriko erakundeen sustenguarekin, Giza Eskubideen Liga eta La Bande Passante-ek martxoaren 8an, Baionan elkarretaratzeko deialdia egiten dute. Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen gerizapean, baldintza politikorik gabe, ETAren armategi osoa deseginen da, Euskal Herriko bake prozesu iraunkorra eta behin betikoa eraikitzeko asmoarekin.
10ak30 BAKEA ORAIN, Herriaren aldarria (Bake Bideak Antolaturik) filmaren estrenaldia, sartze librea : Thomas Lacoste zuzendariak eginik (LBP, 2017, 23’) Ondotik filmako partehartzaileekin eztabaida : Louis Joinet (NBEko Giza Eskubideen komite kidea),La Bande Passante-ek BAKEA ORAIN, Herriaren aldarria labur-metraia ekoizi du, Euskal Herriko armagabetze eta bake prozesua sustengatzeko, ahal bezainbat jenderi ezinbestekoa den prozesua dela azaltzeko eta Frantses eta Espaniol gobernuen jarrera zapaltzailea eta isiltasuna erakusteko.
Gatazken historia ez da sekulan gertatu erakunde politiko-militar batek su-etena aldarrikatzea, baldintzarik gabe armak entregatzea eta Estatuek erantzunik ez emaitea. Egoeraren aurrean, euskal jendartea mobilizatu da eta ETAren armategi osoaren desegitea eta entregatzeko ardura beregan hartu du.
BAKEA ORAIN, Herriaren aldarria labur-metraiaren ondotik, Europako azken gatazka armatuaren konponbideari buruzko luze-metraia eginen du Thomas Lacoste zuzendariak.
— N’hésitez pas à diffuser largement ces informations et à partager ce film — Soutenir La Bande Passante Retrouvez l’ensemble des programmes actualisés La Bande Passante dans les médias L’ensemble des films Acquérir ou diffuser les films LBP La Bande Passante L'Autre Campagne Notre Monde